Albisteak

[ARGAZKIAK] Zestoako Ikastetxeko LH3ko ikasleak “diputatuak egun batez” ekitaldian

Zestoa HLHIko LH3ko irakasle eta ikasleak “diputatuak egun batez” ekitaldian parte hartzera joan ziren asteartean, Euskadiko Legebiltzarrera.
Errespetuaren balioa sustatzeko eta teknologiaren erabilera egoki eta seguruari buruz hausnartzeko, Aldeas Infantiles SOS elkarteak haurren bilkura egin zuen, Eusko Legebiltzarrean. Gasteizko Santa Maria ikastetxeko, Abanto Zierbenako El Casal eskolako eta Zestoako eskolako 75 ikasle legebiltzarkide bihurtu ziren egun batez. Hemiziklora eraman zituzten beren proposamen eta konpromisoak.
Esteka honetan, saioaren argazkiak ikusiko dituzue, eta Legebiltzarrak saioaren bideoarekin batera argitaratu dituen esteka hau ere: https://www.legebiltzarra.eus/portal/eu/web/eusko-legebiltzarra/noticias-y-eventos/noticias/-/buscador/content/haurren-osoko-bilkura-eusko-legebiltzarrean-4

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide