Albisteak

[ARGAZKIAK] Koxinatu ikastaroa Aizarnan Zestotik Mahaira agroekologia zikloaren baitan

Zestotik Mahaira agroekologia zikloa dela eta Koxinatu ikastaroa egiten ari dira Aizarnan. Aste honetan bi saio egin dituzte eta datorrenean hirugarren batekin amaituko dute.

Koxinatu proiektuko Maitane Cabeza ari da sukaldaritza agroekologiako saio hauek gidatzen. Garaian garaikoa eta hurbileko produktuei lehentasuna emanez, errezeta berritzaileak aurkezten ditu saio bakoitzean.

Datorren astean amaituko da Zestotik Mahaira egitasmoa “Amillubi Lurra Taupaka” proiektuaren aurkezpenarekin. Alondero aretoan izango da, urtarrilak 24 asteazkenean, arratsaldeko 18:30ean. Ondoren mokadutxoa eskainiko dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide