Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

i-DE banaketa enpresak jakinarazi duenez, argindarraren hornidura etengo dute aldi baterako datorren egunetan, sarean mantentze eta hobekuntza lanak egiteko.
Apirilaren 7an bi tartetan egingo da mozketa. Lehenengoan, 08:30etik 09:00etara bitartean, Karmengo Amaren Errepidean, Marduxarra kalean, Narkis Balentziaga kalean, San Isidro kalean eta Larrazabalbidean izango du eragina. Ondoren, 09:15etik 09:45era, Arroabea auzoan bertan, Errota industrialdean, Karmengo Amaren Errepideko beste zenbait zenbakitan eta Telleria industrialdean egingo dute etenaldia. Bestalde, apirilaren 8an, 13:30etik 14:00etara, berriro ere Karmengo Amaren Errepideko hainbat ataritan egingo dute argi mozketa.
Enpresak adierazi du lanak aurreikusitakoa baino lehen amaituz gero hornidura berehala berrezarri ahal izango dela.
Apirilak 7
08:30 – 09:00
· Karmengo Amaren Errepidea (1, 2, 4, 6, 7, 9, 10, 11)
· Marduxarra kalea (6, 8, 10)
· Narkis Balentziaga kalea (1)
· San Isidro kalea (12)
· Larrazabalbidea (5, 6)
09:15 – 09:45
· Arroa Behea (1-6)
· Errota industrialdea (4)
· Karmengo Amaren Errepidea (12-16)
· Telleria industrialdea (hainbat atari)
Apirilak 8
13:30 – 14:00
· Karmengo Amaren Errepidea (1, 2, 4, 6, 7, 9, 10)