Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aizarnako instalazio fotovoltaikoen lanak amaituta, argindar faktura eta autokontsumoaren inguruko hitzaldia antolatu du Argiolak auzoan bertan. Bihar, asteartea, izango da arratsaldeko 18:00etan Kontzejuan.
Tailerraren helburua Argiolako bazkideak ahalduntzea izango da, fakturak ulertzen lagunduko duen azalpenak eta autokontsumoaren nondik norakoak azalduko ditu Fermin Arruabarrena, Hernaniko Enherkom Energia Komunitateko kideak. Bertaratzen direnei argindar faktura eramateko deia egin dute Argiolako kideek. Gaiari lotutako argibideak emateaz gain, orain arte eurek egindako proiektuen berri ere emango du eta izandako irakaspenak azalduko ditu.