Albisteak

Argiolak informazio bulegoa jarriko du Jubilatuen elkartean aste honetan zehar

Aste honetan, urriak 6tik 10era, 17:30etik 19:30era bitartean, Jubilatuen Elkartean informazio bulegoa jarriko dute Argiolakoek. Bertan, Zestoa eta Iraetako proiektu fotovoltaikoan parte hartzeari buruzko informazioa jaso ahal izango dute herritarrek, baita sortzen diren zalantzak argitu ere.

Gainera, norbanakoen argindar fakturen inguruko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko da, etxe bakoitzaren egoera kontuan hartuta.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide