Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Argiolak, Zestoako energia berriztagarrien komunitateak, bilerak deitu ditu datorren asterako Aizarnan eta Arroabean, Aizarnako frontoian eta Arroako eskolan jarriko diren plaka fotovoltaikoen proiektuen berri ematea da helburua. Aizarnako bilera asteartean, hilaren 17an, izango da, 18:00etan, kontsejuan, eta Arroabean, berriz, ostegunean, hilaren 19an, 18:00etan, Elkargunean.
Aizarnako pilotalekutik edo Arroako eskolatik 2 km-ko erradioan bizi direnei zuzentzen da egitasmoa. Tokiko proiektua, tokiko biztanleekin eraikitzea da asmoa. Argiaren faktura murriztu, eredu energetiko eraginkorragoa, independenteagoa eta inklusiboagoa sustatu eta baliabide energetikoak tokiko komunitatearen eskura jarri nahi dituztenei zuzenduta daude bilera horiek.