Argitze aldera

Gure azken idatziaren lehen bertsioan (zuzenketa egin bagenuen ere) aipatzen genuen Danbolinek maiatzaren 2ko gauean danborrak jotzen atera zen taldearen bideoa zintzilikatu zuela eta berehala erretiratu. Argitu nahi dugu entzundako iritziei jaramon egin eta gero idatzitako adierazpenak izan zirela. Ez daukagu konstantziarik horrela jokatu izan duenik Danbolinek eta barkamena eskatzea tokatzen zaigu.

Ikasgaia ikasi dugu eta ezin da entzundako guztia sinetsi. 

Jarrai dezala Danbolinek orain arte bezala herriko bizitzaren berri ematen. 

Besterik gabe, agur bero bat, zaindu, eta animo guztioi. 

Zestoako EAJ-PNV

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide