Albisteak

Arroa Beheko V. Ipuin Lehiaketako sariak banatu dituzte

Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatutako Arroa Beheko V. Ipuin Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean. Guztira 30 lan aurkeztu dituzte, lau mailatan banatuta. Aurten lehen, aldiz, auzotar guztiek hartu ahal izan dute parte lehiaketan. Izan ere, helduen mailan izena emateko aukera izan da. Epaimahaia Amaia Sarriegi eta Jone Carbonell eskolako ikrakasleek eta Joseba Ossa eta Dani Aizpuru itzultzaileek osatu dute. Antolakuntzako kideek parte hartzaile guztiak zoriondu zituzten ekitaldiaren hasieran , “irudimena erabiliz orri txuri baten aurrean jarri eta istorio bat sortzeagatik”.

LH 1-2 mailan, Mara Giustiren Txoritxoa eta munstroa ipuina saritu dute. Epaimahaiak lanaren irudimena, perspektiba berezia, tradizionalki gaizto paperean agertzen den munstroaren ikuspegi desberdina, eta idazkera egokia azpimarratu dituzte.

LH 3.4 milan, Leire Egañak idatzitako June gazteluan ipuinak eskuratu du lehen saria. Epaimahaiak lana txukun eta zuzen idatzita dagoela iritzi dute, irudimen handia erakusten duela, eta errealitatearekin lotura. Amaiera klasikoa dauka, baina adin honetan hori erabili izana balio handikotzat jo dute.

LH 5-6 milan, berriz, June Garziarenaren Mundu magikoa lana aukeratu dute. Epaimahaiak ipuin ederra dela aipatu du, ondo josia, zuzen idatzia, eta istorioak jarraipena daukala nabarmendu du, amaieratik haratago.

Azkenik, helduen mailan aukeztutako lanen maila azpimarratu du epaimahaiak. Ez zaie erraza egin aukeraketa egitea, eta ondorioz, lehen aldiz, maila batean bi lan saritu dituzte. Josune Larrañagaren Biolin doinuak eta Maria Iribarren Itzulera. Larrañagaren ipuinaren sentiberatasuna, edertasuna, eta naturaltasuna goraipatu dituzte. Iribarrena, berriz, baliabide literario aberatseko istorioa dela esan dute, lirikotasuna, eta lehen lerrotik irakurlea lotzeko gaitasuna duela aipatu dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide