Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ohiturazkoa den Arroabira antolatu du Ezkaizto Auzo Elkarteak hurrengo iganderako, urriak 27.
Bi pasealdi aukera proposatzen dituzte, luzea 14 kilometrokoa izango da eta goizeko 9etan abiatuko da Arroabeko plazatik. Honako ibilbidea izango du: Arroabea, Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroa Goia, Ibañarrieta, Sanlorente, Agote eta Arroa behera itzulera. Ibilaldi motzak ordea 5,7 kilometro izango ditu eta goizeko 10:30ean aterako da plazatik. Zuzenean San Lorentera hurbilduko da eta bertan bi ibilbideetako partaideak elkartuko dira, talde argazkia ateratzeko. Agotetik itzuliko dira Arroabeara txangoari amaiera emanez. Ibilbidea bizikletan egin nahi dutenek ere hitzordua 9:00etan jarri dute plazan.