Arroabean denda baten beharra dagoen jakiteko inkesta bat sortu du Ezkaizto Auzo Elkarteak

Arroabean denda baten falta nabari du Ezkaizto Auzo Elkarteak. Hori dela eta, jendearen erosteko ohiturak eta iritzi ezberdinak jasoko dituen inkesta bat sortu dute. Inkesta bi formatutan egin dute, paperean eta sarean. Udaleko maskara berrerabilgarriak banatzearekin batera banatu dituzte papereko inkestak. Behin galderak erantzunda, Txomin eta Lurdes tabernetan jarriko diren postontzietan botatzeko aukera izango dute auzotarrek. Bestalde, galdetegia online erantzuteko aukera dago hemen. Ekainaren 30a izango da galdetegia erantzuteko azken eguna.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide