Albisteak
Arroabean ere inauteriak ospatuko dituzte
— 2025-02-26Badatoz inauteriak eta Arroabeko auzotarrek ostiralean, otsailaren 28an, ospatuko dute jaia. Mozorrotzeko deialdia egin dute, magia izango delarik gaia.
Arratsaldeko 15:00etan hasita kalejira eginez girotuko dute auzoa. Ondoren, 15:30ean ekintza ezberdinak egingo dituzte, eguraldia eguraldia ona bada eskolan bertan, bestela frontoian egingo dute ospakizuna. Ondoren, askaria egingo dute eta arratsaldeko 17:00etatik 18:30era bitartean haurren txanda izango da, tailerrak egingo dituzte Txepetxa aisialdi taldeko kideekin. Festari amaiera bikaina emateko, 18:30etik aurrera talo jana egongo da Ederki Elkartean, zeinak taberna zerbitzua eskainiko duen.
Larunbatean ere festak jarraituko du
Arroabeko Herri Eskolak antolatuta, haurrek ere festa giroa izango dute larunbatean. Eguerdiko 15:00etan emango zaio hasiera festari kalejirarekin eta 15:30 aldera, euskal jolasak eta emanaldi txiki bat eskainiko dute haurrek. Bukatzeko, Sakulupe guraso-elkarteak prestatutako merienda egongo da.
Egin zaitez bazkide