Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabeko Ezkaizto Elkarteak era guztietako ikastaroak antolatu ditu ikasturte berrirako. Interesdunek irailaren 1etik 12ra izango dute izena emateko aukera, Txara dendan. Antolatzaileek gogorarazi dute, jada martxan dauden ikastaroetan ari diren ikasleek ez dutela berriro izena eman beharrik.
Gainera, ikastaroen eskaintzaz gain, deialdi irekiak ere badaude auzoan. Asteazkenetan joskintza taldea elkartzen da elkargunean 17:00etatik 19:00etara. Ostiraletan, berriz, hainbat ekimen antolatzen dira: batzuetan euskal kantuak abesteko elkartzen dira 18:30ean, eta beste zenbaitetan kafe-tertulia gidatuak izaten dira.
Ikastaroak eta ordutegiak:
• Trikitixa eta Panderoa
Astelehena (Elkargunea, arratsaldez; ordua zehazteko)
• Yoga
Astelehena, 17:30 eta 18:50 (Eskola Zaharra)
Osteguna, 18:00 (Eskola Zaharra)
• Zumba
Astelehena eta asteazkena, 09:30-10:30 (Saltogela)
• Xakea (adin guztientzat)
Asteartea, 17:45-18:45 (Elkargunea)
• Arroa Osasuntsu (mantentze gimnasia)
Asteartea eta osteguna, 10:45-11:45 (Saltogela)
• Eskulanak
Asteartea eta ostirala, 15:00-17:00 (Kultur Etxea)
• Bertso Eskola
Osteguna, 19:30-20:30 (Elkargunea)
Zestoan, 15ean behin
• Total Training
(bi talde)
Astelehena, 18:30 eta 19:30 (Eskola Zaharra)
Asteazkena, 18:30 eta 19:30 (Eskola Zaharra)
• Nutrizioa eta Dietetika
“Menopausia osasuntsu eta edertasunez gozatzeko”
Larunbatetan, hilean behin
• Sendabelar ikastaroa
Eguna zehazteko (urria edo azaroa, saio bakarra)
• Lorezaintza ikastaroa
Eguna zehazteko
• Euskara ikastaroa
Zestoako AEKrekin harremanetan jarri
• Argazkilaritza ikastaroa
Eguna zehazteko