Albisteak

Arroabean Gabon Eskean ibili zirenentzat afarian apuntzatzeko azken eguna gaur da

Gaur, urtarrilak 10, ostiral honetan, urtarrilak 12, Ederki Elkartean egingo den afarian izena emateko azken eguna da. Esker onez beteriko gaualdia, joan den abenduaren 24an kaleetan kantatzera atera ziren herritarrei zuzendutakoa.

Otordua arratsaldeko 20:00tan hasiko da, auzoko txikienentzako bereziki prestatutako afariarekin. 21:00etan, gazteen eta helduen txanda izango da.

Ederki Elkarteak bere ateak irekiko ditu ekitaldi eder hau hartzeko, non lagunartea eta esker ona izango diren protagonista.

Afari berezi honetan zure lekua ziurtatzeko, gaur da izen emateko azken eguna. Txara dendara hurbildu eta bertan gehituko zaituztete zerrendara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide