Albisteak

Arroabean ospatuko den Eskola Txikien Festan kolaboratzeko 50 boluntario behar dituzte

Pozik agertu da Sakulupe Guraso Elkartea ostiralean egindako bilerarekin. Hiru asteren faltan jendearen indarra somatzen dute, nahiz eta azken bultzada falta den. 70 bat lagun bildu ziren ostiralean antolaturiko herri batzarrean. Guraso, auzotar, etab. elkartu ziren, baita Oikiatik festa egunean laguntzeko prestutasuna agertu duen talde bat ere.

Ekainaren 11rako boluntario asko dagoen arren, oraindik 50 bat lagun falta dira. Lagundu nahi duenak izena eman behar du, honako puntu batean: eskolako taulan, Ainhara ile apaindegian, edo Txomin Tabernan. E-mailez ere egin daiteke, koordinazioa2017@gmail.com helbidean.

Festa egunean auzotarrek etxetik patata tortillak eta bizkotxoak eramatea eskatu du antolakuntzak. Hauek egingo dituztenak ere lan zerrendan izena ematea komeni da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide