Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabearrek herriko talde eta ekimen desberdinak elkarlanean jarrita, udazkeneko egitarau bateratua aurkeztu dute. Jarduera ugari izango dira urritik abendura bitartean, herritar orori zuzenduta: kirola, aisialdia, kultura eta herri ospakizunak tartekatuz.
Haurren aisialdirako talde den Txepetxak saioak eskainiko ditu irailean, urrian, azaroan eta abenduan, eta pilotazaleek ere hitzordu garrantzitsuak izango dituzte txapelketako ligaxkako partidekin.
Besteak beste, urriaren 10ean eta 11n ospatuko da Txikitasunian Haundi Eguna, egun osoko egitarauarekin. Hil bereko 26an, berriz, Arroa Bira egingo dute goizean, eta arratsaldean haurrei zuzendutako zinema emanaldi bat izango da. Urriaren 31n, Arimen Gaua ospatuko dute.
Azaroan ere izango da aukerarik: artisau eta baserritar azoka, haurrentzako zinema saioak eta pilotako partidak antolatu dituzte. Abenduan, hilaren 5ean, ospatuko da Arroako Euskararen Eguna, arratsaldeko ekintzekin, eta hilabetean zehar Txepetxaren saio gehiago ere izango dira.
Udazkeneko egitarau bateratua Arroabean:
Irailak 26 – Txepetxa
Urriak 6-7 – Arratsaldean, txapelketako ligaxkako pilota partida
Urriak 10-11 – Txikitasunian Haundi Eguna, egun osoko egitaraua
Urriak 24 – Txepetxa
Urriak 26 – Goizean Arroa Bira, arratsaldean haurrentzako zine emanaldi
Urriak 31 – Arimen Gaua
Azaroak 3-4 – Arratsaldean, txapelketako ligaxkako pilota partida
Azaroak 14 – Txepetxa
Azaroak 16 – Goizean artisau eta baserritar azoka; arratsaldean haurrentzako zine emanaldi
Azaroak 28 – Txepetxa
Abenduak 5 – Arroako Euskararen Eguna, arratsaldeko egitaraua
Abenduak 12 – Txepetxa