Albisteak

Arroabeko igogailu berria eraikitzeko lanak astelehenean hasiko dira

Datorren astelehenean hasiko dira Arroabeko igogailu publikoa eraikitzeko lanak. Azpiegitura berri honek San Isidro kalea eta Karmengo Amaren errepidea modu irisgarrian lotuko ditu, eta bertako bizilagunek auzo erdigunera eta garraio publikoaren geltokietara modu seguruagoan gerturatzeko aukera izango dute.

Orain arte, gurpildun aulkian edo ume-kotxeekin goiko auzora, N-634 errepideko autobus geltokira edo tren geltokira joan nahi zuten herritarrek errepidetik igo behar izaten zuten, eta horrek arrisku egoera larriak sortzen zituen. Igogailu berriak, beraz, irisgarritasuna hobetzeaz gain, segurtasuna ere bermatu nahi du.

Proiektuaren aurrekontua 551.086,53 eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jasoko du Zestoako Udalak: zehazki, 232.451,61 euro.

N-634ko sarbidea itxita urriaren 6an

Lan horiek direla eta, astelehenean, urriak 6, itxita egongo da N-634 errepidea eta San Isidro kalea lotzen dituen sarbidea:

· Itxiera ordutegia: 8:30

· Irekiera ordutegia: 18:30 (estimazioa)

Denbora horretan, ibilgailuek GI-631 errepideko (Olaeta kaleko) sarbidea erabili beharko dute Arroako herrigunera sartzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide