Albisteak

Arroabeko karmenetan San Isidro kalea hainbat unetan itxita egongo da trafikoarentzat

Ate joka dira Arroabeko karmenak, izan ere, bihar, asteartez, hasiko dira festak eta iganderaino luzatuko dira.

Argazkia: Zestoako Udala

Horren harira, Udalak jakinarazi du San Isidro kalea hainbat unetan itxita egongo dela trafikoarentzat.

Lehenengo egunean, hilak 15, ez da aldaketarik izango, eta kalea irekita egongo da ohiko moduan. Asteazkenean, aldiz, 17:00etan itxiko da eta osteguneko 8:00etan irekiko da berriz. Ostegunean ere, 17:00etan itxiko da, eta astelehenean, hilak 21, 8:00etan zabalduko da berriz. Beraz, ostegun arratsaldetik hasi eta astelehenean goizeko 8:00etan berriro irekiko den arte itxita egongo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide