Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, bihar, urriak 17, Arroabeko San Isidro kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, Txikitasunean Haundi ospakizuna dela eta.
Trafikoa 11:00etatik gauerdira arte egongo da etenda, San Isidro kaleak Marduxarra eta Narkis Balenciaga kaleekin dituen bidegurutzeen arteko tartean.
Udalak azaldu duenez, auzoa jai giroan murgilduta egongo da, eta herritarren segurtasuna bermatzeko hartuko dute neurria.