Urtarrila 2026
— 2026-02-04Irakurri 278. zenbakia hemen.

Arroabean ez dute kale egin Santa Agedako ospakizunetan. Lurra astinduz ekin diote zapatuari, izan ere, 10:00etan hasita, auzoko baserri eta etxeetan barrena ibili dira, makilak eskuan hartuta kopla kantari. Giro eguzkitsua lagun, trikitilarien eta Eneritz Artetxe zein Xabat Illarregi bertsolarien laguntzarekin goiza eman ondoren, eguerdian dilista-jana egin dute elkartean. Behin indarrak hartuta, arratsaldean eskean jarraituko dute.