Albisteak

Arroagoia eta Iraeta lotuko dituen bidegorria administratiboki onartu da, baina oraindik ez da lizitatu

Gipuzkoako Foru Aldundiak,  behin betiko onartu du Arroagoia eta Iraeta arteko bidegorri zatiaren eraikuntza-proiektua, Zumaia eta Zestoa lotuko dituen ibilbidearen barruan. Erabakia urtarrilaren 13an hartu zen eta gaur, otsailak 12, argitaratu da  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Onarpen honek esan nahi du proiektu teknikoa itxita dagoela eta obra lizitaziora aterako dela. Aurrekontua 1.061.911 eurokoa da (BEZa barne), eta exekuzio-epea bost hilabetekoa izango da.

Proiektua onartuta dagoen arren, oraindik ez da lizitazioa ireki eta ez dago enpresa adjudikatuta. Hurrengo pausoa kontratazio-prozesua izango da, eta esleipena egin ondoren hasiko dira lanak.

Boletinean jasotzen den bost hilabeteko epea obra hasi eta sinatutako hasiera-aktan zenbatzen da. Hau da, lanak benetan martxan jartzen direnean hasiko da epea kontatzen, ez orain.

Ikusten ari diren lanak, ETSrenak

Azken hilabeteetan inguruan ikus daitezkeen tunel-lanak ez dira oraingo obra honen parte. Lan horiek Euskal Trenbide Sarea (ETS)-k egin ditu, Urolako trenbide zaharreko tunelak egituraz berritzeko eta egokitzeko. Helburua da, etorkizunean, bidegorri gisa erabili ahal izatea.

Beraz, tunelak garbitu eta egokitzeko lanak eginda badaude ere, Aldundiak orain onartu duen obra oraindik ez dago martxan.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide