Albisteak

Arropa eta etxeko hondakin txikiak jasotzeko edukiontzi berriak jarri ditu Udalak

Arropa eta etxeko hondakin txikiak biltzeko edukiontzi berriak jarri ditu Udalak Arroabean (Naskis Balentziaga kalean), Iraetan (Sabea kalean), Arroa Goian eta Aizarnan. Kaskoan, Zubimusuko ekarpen gunearen kanpoan eta Gesalaga kalean daude edukiontziak. Udalak zer bota daiteken eta zer ez azaltzen duen oharra kaleratu du. Hemen duzue informazio guztia:

Zer bota daiteke:

Arropa: janzteko arropa, etxeko arropa, poltsak, gerrikoak, zapatak….

Jostailuak: panpinak, pelutxeak, mahai jolasak,…

Liburuak

Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak

Bitxiak edo bisuteria

Besteak: eskuzko erremintak, sukaldeko gauzak, figuratxoak….

Ez bota:

Ebakiak egiteko arriskutsuak izan daitezkeen gauzak: kristaleria, baxerak, labanak, cuterrak, guraizeak…

Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, disolbatzaileak….Zubimusuko birziklapen etxola erabili.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide