Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Badira hilabete batzuk Arteagako auzotarrak festa eguna antolatzen hasi zirela eta hainbat bilera egin ondoren, egun osoko egitarau zabala prestatu dute larunbaterako, hilaren 7rako.
Goizeko 9:30ean emango zaio hasiera egunari. Ertxiña mendira igoko dira herritarrak taldean, ondoren ospatuko den erlojupeko igoera ikusteko asmoz. 10:30ean izango da erlojupeko igoera, hain zuen ere, eta, momentuz, 20 lagun inguruk hartuko dute parte. Antolatzaileen esanetan, momentuz ez da emakumerik izango igoeran, nahiz eta hori ala ez izateko ahaleginak egin. Hala ere, parte hartzeko atea zabalik daudela azpimarratu dute.
Eguerdian, 13:00ean, LagunArtean deituriko ekitaldia izango da. Bertan, auzotarrak artearen inguruan elkartuko dira eta hainbat jarduera egingo dituzte: zuhaitza neurtu, auzoaren izenaren inguruko azalpenak eskaini, jaioberriei ongietorria eman eta talde argazkia atera, besteak beste.
Ondoren, 14:00etan, 180 auzotar inguru bilduko dira auzo bazkarian. Bazkalostean, 17:00etan, haurrentzako jolasak izango dira eta 18:00etatik aurrera auzo poteoa eta bestelako jolasak egingo dituzte.
Gaueko kontzertuekin emango zaio amaiera festari. Lehenik, 21:30ean, Arrixku taldea izango da eta ondoren, Ane Urbieta herritarrak eta Ametsek osatutako bikotearen erromeriarekin amaituko da eguna.