Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Arteagako auzotarrek aurtengo Arteagako festa eguna antolatzeko lehen bilera deitu dute. Hitzordua asteazkenean izango da, otsailaren 11n, arratsaldeko 19:00etan, Arteagako jolas-parkean.
Iaz ospatu zen lehen aldiz Arteagako festa eguna, eta antolatzaileen zein parte-hartzaileen artean oso harrera ona izan zuen. Esperientzia positibo horri jarraipena emateko asmoz, auzotarrek herritarrak bilerara gerturatzera animatu dituzte, aurtengo eguna elkarrekin antolatzeko.