Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Aste honetako “Kontaidazu ipuin bat” saioan aldaketa txiki bat izango da. Ohikoa denez asteartean egin beharrean, oraingoan ostegunean, otsailaren 19an, izango da hitzordua.
Saioa 17:30ean liburutegian egingo da, eta HH4-5 eta LH1eko haurrei zuzenduta dago. Ipuinak kontatzen, oraingoan, Iraia Llanos Bergara arituko da.
Antolatzaileek gogorarazi nahi dute ordutegia eta lekua berdinak direla; egunaren aldaketa baino ez da egin aste honetan.