Albisteak

[ARGAZKIAK] Aste honetan 7. indusketa jardunaldiak hasiko dituzte Altzolaratz bailarako aztarnategian

Antxietako kideek aste honetan ekingo diote berriz ere indusketa lanari Altzolaratz bailarako kobazuloan, Neanderthalen aztarnak aztertzeko. Aurten ere, Joseba Rios eta Laura Sanchez arkeologo adituek gidatuko dituzte 7. indusketa jardunaldi hauek.

Lan garrantzitsu hori hasteko, ordea, aurretik zenbait prestaketa egin behar izan dituzte. “Lehendabizi, Altzolaratz erreka igarotzeko zubia moldatu behar izan dugu. Jarraian, kobara gerturatzeko bide nagusiaren desbrozaketa; izugarria da sasiak nola hazten diren urte batetik bestera. Eta azkenik, kobara iristeko 30 metro bertikalak ekipatu behar izan ditugu, Neanderthal hauen bizilekura iristea nahi badugu”, azaldu dute Antxietako kideek.

Basoa trinkoa eta aldapa gogorra direla diote, urtero gero eta oztopo handiagoekin. Baina indusketak aurrera eramateko ilusioz daude: “Gustura, merezi du pena aste honetan gozatuko dugunarekin.”

Argazki bilduma: Antxieta taldea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide