Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Hilabetez itxita egon ondoren, erabilera desegokia zela eta, kiroldegiko beheko kantxa berriro irekiko dute asteartean. Erabakia pasa den astelehenean gurasoek, haurrek eta udal ordezkariek egindako bileran hartu zen, bertan erabilerarako irizpideak eta baldintzak zehaztu ostean.
Apirilaren 13ra arte kantxa modu librean erabili ahal izango da. Egun horretatik aurrera, ordea, bileran adostutako neurriak indarrean sartuko dira. Hala, beheko kantxa erabiltzeko, haurrek eta euren gurasoek edo tutoreek konpromiso kontratu bat sinatu beharko dute kiroldegian bertan, adostutako arauak beteko dituztela adierazteko. Behin kontratua sinatuta, erabiltzaileei txartel bat emango zaie, eta kantxara sartzeko, txartel hori erakutsi beharko dute.