ASURTZU – Erlo – Azpeitia – Aire zabaleko indusketa arkeologikoa

Asurtzu –Erlo ingurua, Azpeitian– eremuko indusketa aurrera doa, eta hasi dira lehenengo aztarnak agertzen. Esate baterako, Izarraizko hondarzulo edo dolinaetan, estruktura konplexuak sortzen dira bertako lurra oso mineralizatua dagoelako manganesoaren oxidazioaren eraginagatik. Horregatik, kontu handiz industu eta dokumentatu dira.

Eskuz egindako lurrezko ontzi multzo bikainak ere agertu dira. Oso apurtuta daude, baina garbitu eta gero, elkartu egingo ditugu laborategian. Gainera, analitika berezi batzuk eginda, agian jakin ahal izango dugu zer jaten zuten ontzi horietan. Tipologiagatik, Brontze Arokoak izan daitezke, gutxi gorabehera, duela 3.500 bat urtekoak.

Litika edo harrizko tresnak ere agertu dira. Gehien erabiltzen duten harria suharria da, eta tresna horiek izan ditzaketen askotariko erabilerak laborategian aztertuko ditu teknologia litikoetan aditua den pertsona batek.
Gauza gehiago joango dira agertzen, eta datozen egunetan emango dugu horien berri.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide