Albisteak

Atzo Odol Emaileen Nazioarteko eguna zela eta emaileak plazara atera ziren

Atzo Odol Emaileen Nazioarteko eguna zela eta Zestoako emaileak plazara atera ziren. Informazio gune bat jarri zuten eta odola emateko arrazoiak eta ekintza honen inguruko informazioa eman zioten gerturatu zen orori.

Emakumeezkoen kasuan, urtean hiru aldiz eman daiteke odola eta gizonezkoan kasuan lau. Odola, zaharkitu egiten dela esan ziguten elkarteko kideek eta horregatik garrantzitsua dela odola ematen jarraitzea. Euskadiko odol emaileen webgunean ikusi daiteke nola dauden odol erreserbak eta ze odol motaren beharra dagoen denbora errealean.

Zestoan hurrengo ateraldia, uztailaren 19an izango da.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg