Atzokoan ezin izan zuen Ados Binakako Txapelketa irabazi Zabaleta-Naroa bikoteak
Danbolin— 2023-03-06Zumarragan jokatu zen atzo Ados Pilota Klubaren Binakako Txapelketa Nagusia. Aurrez promozio mailako eta bestelako hainbat emakumeen partida izan ziren. Tartean, herriko pilota taldeko Jone Lizarralde, Aitana Ulazia, Alize Mantxo eta Malen Ayesa pilotarien partidak ere bai.
Lehen mailan Zabaleta-Naroa bikoteak Barrocal-Ruiz de Larramendi bikotearen aurka galdu egin zuen 12 eta 22. Markagailuak erakusten duena baina partidu gogorragoa izan zen, batzuk erasoan besteak defentsan, lau pilotariak maila bikaina erakutsi zuten, baina atzokoan Barrocal eta Ruizek pilotari eman zioten abiadurak min egin zien urdinei eta ez zitzaizkien gauzak nahi bezain ondo atera.