Albisteak

Aurtengo Zoroperiak ere bertan behera

Aurten ere ez da Zoroperirik ospatuko, halaxe iragarri berri du Zestoako Udalak. Azken astean Zestoako intzidentzia metatua %100ean igo dela adierazi du Udalak eta hori dela eta, abenduaren 26rako aurreikusita zeuden ekintzak bertan behera uztea erabaki du: “Egun horretan espazio publikoan izan daitezken jende pilaketak saiheste aldera, goizeko azoka eta dastaketa saioak ez dira egingo eta arratsaldeak ere ez da jaialdirik izango” adierazi du Mikel Arregi Ertxin alkateak.

Arregik “erantzukinez jokatzea” dagokiela azpimarratu du: “Zalantzarik ez izan, egun hauek behar bezala eta inoiz baino ilusio handiagoz ospatzeko garaiak elkar zainduaz gertuago izango ditugula”. Bestalde, Gabon jaietako ekitaldiak bertan behera utzi edo  egokitzeko eragileek hartutako erabakia bereziki eskertu nahi izan du Udalak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide