Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

“Auskalo zeinek jarriak” bertso saio musikatua egitekoak ziren duela bi urte Portalen, baina pandemia tarteko, bertan behera gelditu zen ekitaldia. Atzerapenaren ostean, badute data berria: uztailaren 8an izango da saioa. Aurrena, afaria egingo dute, eta ondoren, bertso jarrien saioa hasiko da. Unai eta EƱaut Agirre anaiek eskainiko dute emanaldia, eta bertso zahar zein berriak abestuko dituzte.
Saiorako txartel guztiak saldu ziren bere garaian, eta Portaleko kideek azaldu dute txartelak dituztenek tabernatik pasa beharko dutela afarira joango diren edo ez adierazteko ekainaren 30a baino lehen. Itzultzen diren txartelak ekainaren 30etik aurrera jarriko dituzte salgai.