Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa eta Urepele senidetza harremanari jarraipena emanez, urriaren 18an Urepeleko kontzertuetara joateko aukera izango da. Egitarauan parte hartuko dute Lin Ton Taun talde zestoarrak, baita Gatibu eta Trikizio taldeak ere. Zestoatik autobusa antolatu da, irteera 15:00etan izango da eta itzulera 03:00etan; prezioa, berriz, 15 eurokoa izango da. Txartelak Portalen eskuratu daitezke, baina plaza mugatuak dira eta, antolatzaileen hitzetan, ez da gomendagarria azken unerako uztea. Kontzertuetarako sarrerak bakoitzak bere kabuz erosi beharko ditu, eta honako esteka honetan daude eskuragarri: Kontzerturako sarrerak