Autobusa preferente ikustera joateko eta Zestoa Futbol Taldeko asteburuko partiden ordutegiak :

 

 ORIOKO – ZESTOA FT

Gorengoen maila . Promozioko 2. partidua

Datorren larunbatean , maiatzak 25, garrantzia handia duen neurketa jokatuko du Zestoako mutilen lehen taldeak, Orion. 17:30ean hasiko da Mendibeltz futbol zelaian Orioko FT eta Zestoa FT taldeen arteko neurketa eta 1-2ko emaitzari buelta eman beharko dio gure taldeak.

Bi talde hauen neurketa ikustera eta animatzera joateko autobusa antolatu du zuzendaritzak. Irteera 16:15etan Gurutzean izango da . ANIMATU!!!

Guztioan artean mailari eutsi behar diogu !!!!

Aupa zestua!!!

Datorren asteburuan honako partidak izango dituzte gure taldeek:

  • Gorengoen maila:   ORIOKO – ZESTOA FT  . Larunbatean  , 17:30etan, Mendibeltz futbol zelaian (Orio)
  • Kadete neskak (Igoera fasea) : ANAITASUNAZESTOA FT  Larunbatean, 12:00etan, San Juan Futbol zelaian (Azkoitia)



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide