Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Faxismoaren eta ideia erreakzionarioen gorakadaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte, Urola Erdiko gazte asanbladek, ostiralerako.
Egitaraua 17:00etan hasiko da autodefentsa tailerrarekin Gaztetxean. Saio hau urte osorako antolatu dituzten bost autodefentsa ikastaroen bigarrena izango da; lehenengoa urriaren 24an egin zuten. Antolatzaileek azaldu dutenez, saioak borroka entrenamendua izateaz gain, autodefentsarako ikastaroak ere izango dira.
Ondoren, 18:30ean, Alondero aretoan, Ideia erreakzionarioak eta faxismo berria izenburupean eskainiko dute hitzaldia. Jardunaldien helburua gaur egungo testuinguruan gero eta indar handiagoa hartzen ari diren diskurtso erreakzionarioei eta faxismoari buruz hausnartzea izango da.