Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Autodefentsa laboralaren arloko oinarrizko kontzeptuak azaltzeko hiru formakuntza saio antolatu ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak.Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, nomina baten kontzeptuak azaltzeko formakuntza saioa eskaini zen atzo Kultur Etxeko areto nagusian. Hogei lagun inguru bertaratu ziren. Autodefentsa laboralaren arloan oinarrizkoak diren kontzeptuak azaltzeko hiru formakuntza saio antolatu dituzte Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan eta bigarrena izan zen atzokoa.
Hirugarren eta azken saioa Azkoitian izango da, hilaren 23an. Bertan, kaleratze baten aurrean zer egin azalduko dute, arratsaldeko 18:00etan, Elkargunean.