Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladak autodefentsa tailerra antolatu du ikasturte honetarako. Guztira bost saio izango dira eta datorren ostiralean, urriak 24, emango zaio hasiera. Topaketa 17:00etatik 18:00etara izango da Gaztetxeko lehen solairuan.
Antolatzaileek nabarmendu dute autodefentsak ez duela soilik erasoei aurre egiteko balio; norberaren konfiantza, gorputzaren ezagutza eta segurtasuna ere lantzen ditu. Borroka ikastaroa ez ezik formakuntza saioak ere izango direla adierazi dute.
Tailerra ireki eta doakoa izango da, eta parte hartzera gonbidatu dituzte herriko gazteak zein interesa duen edonor.