Urtarrila 2026
— 2026-02-04Irakurri 278. zenbakia hemen.

Asteazkenean ospatu zen Santa Ageda bezpera, eta zestoarrek kaleak zein baserriak bete zituzten, baserritar jantzita eta makila eskuan, ohiko koplak abestuz. Eskoletako ikasleak ere ikasgeletatik atera eta kantura irten ziren, giro ederra sortuz herrian. Asteburuan, berriz, auzoetako taldeek hartuko dute lekukoa, makilak lurrean astindu eta Santa Agedaren kantuak auzoz auzo zabaltzeko.
Lasao
Lasaon goizean goizetik aterako dira santa eskean. Bertan izango dira Egaña eta Mantxi bertsolariak, eta trikitilarien artean Iraitz eta Unai.
Arroabea
Arroabean, Santa eskea 10:00etan abiatuko da plazatik. Kotxez baserriz baserri ibili ondoren, auzotarrak Ederki elkartean elkartuko dira bazkaltzeko, eta arratsaldean jarraipena emango diote festari.
Aizarna
Aizarnan, haurrek eta gurasoek hartuko dute parte goizean goizetik. Hauek ere auzoko elkartean elkartuko dira bazkaltzeko, Santa Agedaren bueltan giro beroa partekatuz.