Albisteak

“Azken galdera amari” heriotza eta doluari buruzko haur ipuinaren aurkezpena egin zen atzo Arroabeko eskolan

Giro goxoan aurkeztu zuen atzo Manex Beristain azpeitiarrak “Azken galdera amari” liburua Arroabeko eskolan. Heriotza eta doluaren inguruan, hausnararaztea du helburu ipuin honek eta aldi berean, horiek lantzeko baliabideak eskaintzea.

Minbizia duen pertsona baten familiak sentitu eta pasatakoez aritzen da liburu honetan, izan ere lehen pertsonan bizitakoak ditu kontu horiek. Doluari aurre egiteko baliabide bezala erabili zuen liburuaren idazketa prozesua eta liburua bera eta honen aurkezpenak etapa bat ixtera datorrela aitortu zuen. Gai zaila da pertsona baten heriotza eta are zailagoa askotan modu egokian seme alabekin hau lantzea. Norberaren minaz haratago, jakin-mina duen haurraren bidelagun izatea. Baina, haurrek minari aurre egiteko jolasa erabiltzea duen boteretik, dolua, sorkuntza proiektu honetan gauzatu du Manexek. Liburua ipuin bat da bai, baina dolua transitatzeko tresna bat ere bada.

 

 

 

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide