Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Autobusez etortzekoak baziren ere, azkenean trenean iritsiko diran. 18:30ean trenean iritsiko dira eta karrozan, beraiek bakarrik, San Isidro kalera jeitsiko dira. Herritarrei mesedez eskatzen zaie, tren geltokiko bidera ez igotzeko. Herritar guztiak, San Isidro kalean Sakulupe taberna parean zain egoteko deia egin dute antolatzaileek. Bertan, tanbor hotsekin harrera egingo zaie Erregeei eta ondoren, plazarako bidea hartuko dute denek batera. Momentu horretan euria ari badu, frontoian egingo zaie erregei harrera.