Albisteak

Azpeitia, Errezil eta Zestoako Udalek PIASPE proiektuaren bideragarritasuna zalantzan jarri dute

Azpeitia, Errezil eta Zestoa – Udalerri horietako udalek alegazio bateratuak aurkeztu dituzte PIASPE parke eolikoaren proiektuaren aurka, bideragarritasun teknikoa bermatuta ez dagoela argudiatuz. Hirigintza-bateragarritasunean, ingurumen-inpaktuan eta azterlan gehigarrien premian oinarritzen dira oharrak.

Hirigintzaren ikuspegitik, proiektuak Zestoan babestutako lursailei eragiten die, eta horrek bateraezina egiten du aerosorgailuen instalazioa indarrean dauden Arau Subsidiarioen arabera. Azpeitian, plan orokorrak parkea baimentzen badu ere, bateraezintasunak daude korridore ekologikoekin eta paisaia-intereseko eremuekin. Errezilen, antolamendu-planaren aldaketa puntual bat egin beharko litzateke.

Gainera, hiru udalek azpimarratu dute beharrezkoa dela ingurumen-inpaktuari, biodibertsitateari eta faunari buruzko azterlan berriak egitea, proposatutako eremua Natura 2000 Sareko eremu babestuen artean baitago.

Udalek energia berriztagarriekin duten konpromisoa berretsi dute, eta Eusko Jaurlaritzari prozesua zuzentzeko eskatu diote, berriztagarrien LAParen onarpena eta trantsizio energetikorako eta klima-aldaketaren aurkako borrokarako beharrezkoak diren beste neurri batzuk azpimarratuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide