Albisteak

[BABESTUTAKO EDUKIA] ‘Koloreztatu gure herria’ lehiaketako argazkiak jasotzen hasiko gara

Martxan da Kimubatekin batera antolatu dugun ‘Koloreztatu gure herria’  sariketa. Zestoako balkoi eta leiho politenaren bila gabiltza. Lehiaketan  izena eman baduzu, zure argazkiak jasotzeko prest gaude!
Argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 20a izango da. Gehienez bi argazki bidali ahal izango dira: bat orokorra (leiho edo balkoi osoaren konposizioa ikus dadin) eta bestea loreei gertuagotik ateratakoa.

Epaimahaia Kimubateko arduradunek osatuko dute eta originaltasuna, apainketaren kalitatea, armonia eta diseinua eta iraunkortasuna eta jasangarritasuna baloratuko dituzte. Bi sari izango dira: lehen saria Kimubaten gastatzeko 60 euroko opari txartela eta bigarrena, 30 euroko txartela.

Bidali argazkiak: info@danbolin.eus helbidera edo 722 60 92 65 telefono zenbakira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide