Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Irailaren hasieran bukatu ziren Bainuetxeko autobus geltoki berriaren egokitze lanak. Lan horiek amaituta “Foru Aldundiko Mugikortasun sailetik ikuskaritza egina dagoela eta informea positiboa dela” adierazi dietela jakinarazi du Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak. Horrela “Mugikortasu Saileko Zuzendariak eman behar du azken oniritzia, geraleku hori martxan hasteko” adierazi du Mendizabalek.
Zestoako Udaletik “oso gainean” daudela adierazi du Mendizabalek, “kezka handiak dauzkagu segurtasun aldetik, Bainuetxeko erabiltzaileengatik eta baita gaur egungo geralekua erabili behar duten pertsonengatik ere”.
Horretaz gain, “Zestoako Udaletik garbi utzi nahi dugu ardura non dagoen, guk erreklamatzen jarraituko dugu Bainuetxeko geltoki berria ahalik eta azkarren martxan jarri dadin” adierazi du Mendizabalek.
IRUZKINDU