Bandak eta Arimaz Kamera Orkestrak pelikuletako soinu banden kontzertua eskainiko dute ostiralean
Danbolin— 2019-06-24Zestoako Musika Bandak Tolosako Arimaz Kamera Orkestrarekin batera pelikuletako soinu banden kontzertua eskainiko du aurten ere. Datorren ostiralean, izango da hitzordua, iluntzeko 22:30ean, Euskal Herria plazan. “Ben Hur·, “Harry Potter”, “Bohemian Rhapsody” edota “Inspector Gadget” pelikuletako musikak entzun ahal izango dira, besteak beste.