Bandak eta Arimaz Kamera Orkestrak pelikuletako soinu banden kontzertua eskainiko dute ostiralean
Danbolin— 2022-06-29Zestoako musika bandak eta Tolosako Arimaz Kamera orkestrak pelikuletako soinu banden kontzertua eskainiko dute datorren ostiralean, iluntzeko 22:30ean, Euskal Herria plazan. 20th Century Fox, Dr. Zhivago, Dances with wolves, Mulan, The Godfather eta Cabareteko abestiak joko dituzte.