Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Pentsiodunen Mugimenduak banketxeek “adinekoen eskubideak errespetatzeko” elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Kutxabank banketxearen aurrean. Banketxeek arreta pertsonalizatuagoa, ordutegi zabalagoa eta teknologia berriak erabiltzen ez dakitenei irtenbidea ematea eskatu dute. Asteburuan zehar sinadurak biltzen aritu dira eta gaur aurkeztu dituzte banketxeko bulegoan. Guztira, 150 sinadura bildu dituzte.