Albisteak

Basaurin gertatutako erailketa matxista salatzeko mobilizazioa deitu du Itaiak biharko

Basaurin (Bizkaia) gertatutako hilketa matxista salatzeko mobilizazioa deitu du Itaiak biharko, larunbaterako. Indarkeria matxistari aurre egin lelopean, 13:00etan jarri dute hitzordua plazan.

44 urteko emakume bat hilik aurkitu zuten joan den asteazkenean etxebizitza batean. Hainbat komunikabideren arabera, emakumea hasiera batean “ustezko ondoez” baten ondorioz artatu zuten larrialdi-zerbitzuek, baina ezin izan zuten salbatu. Ondorengo azterketa forentsean ondorioztatu zuten posible zela emakumea norbaitek hil izana, eta gaur atxilotu dute biktimaren bikotekidea, 45 urteko gizonezko bat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide