Albisteak
Baserri inguruetako Akoa, Aizarna eta Txiribogako herritarrekin biltzeko batzarra deitu du Udalak
— 2024-04-12Udaleko Auzoerria eta Baserriak Batzordeak, udalerriko herritar guztiekin harremanak sendotzeko, auzoez gain, baserri inguruetan bizi diren herritarrekin ere zenbait batzar antolatzeko asmoa du. Lehenengo batzarra Akoa, Aizarna eta Txiriboga inguruetako baserritarrekin egingo da. Udalaren esanetan, “inguru horietan kokatuta dauden baserrietako bizilagunen iritzia eta ekarpenak beharrezkoak eta garrantzitsuak da” eta beraz, parte hartzera animatu ditu baserritarrek eta gonbidapen gutunak ere bidali ditu.
Batzarra, apirilaren 17, asteazkenean, izango da, Aizarnako Herri Etxean, arratsaldeko 18:00etan. Bertan landuko dituzten gaiak honakoak izango dira: Landa lursailen digitalizazioa, baserri bideen konponketak, landa lursailen digitalizazioa, baserri bideen konponketak, silo bola plastikoen bilketa, tokiko elikaduraren sustapena, basoak eta lursailak eta komunikazio kanalak baserritarrekin.
Egin zaitez bazkide