Albisteak

Benjamin eta alebin kategorietako neska pilotarien topaketak izango dira igandean Zestoan

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, benjamin eta alebin kategorietako neska pilotariek topaketak ospatuko dituzte igandean Zestoan. Eskuzko modalitatean jokatzen duten 30 pilotari baino gehiago elkartuko dira kiroldegiko frontoian: benjamin kategoriako hamabi eta alebin kategoriako hogei. 10:00etan hasiko dira topaketak, eta alebinen txanda izango da lehenengo; benjaminen txanda, berriz, 11:30etik 13:00etara izango da.

Egindako beste saioetan bezala, besteak beste, jolasak, dinamikak eta partidatxoak egingo dituzte neskek, guztiak elkarrekin. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte-hartzaileek ez dute zuriz jantzita joan beharrik izango. Parte hartuko duten pilotariak ondorengo klubetakoak dira: Abantzu (Zestoa), Adospilota, Alkiza, Aloña Mendi (Oñati), Behar Zana (Amasa-Villabona), Bergara, Hondarribia, Ilunpe (Azpeitia), Lapke (Lazkao), Oiarpe (Oiartzun), Oteiza (Azkoitia), Otsabio (Lizartza), Pagazpe (Usurbil), Urnieta, Zarautz eta Ziotza (Zizurkil).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide