Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

24. Korrikaren bueltan ekintza mordoa izan ditugu astean zehar, eta atzo bertsoen txanda izan zen. Hain zuzen, Korrika kulturalaren barruan, Oskar Alberdi eta Aitor Salegi aritu ziren bertsotan. 19:00etan Harresi tabernatik abiatuta, tabernaz taberna ibili ziren, bertsolari zein herritar, giro ederrean kantuan.
Gaur, ostirala, bertso giroa izango da Arroabean ere. 21:00etan hasita, Jon Maia eta Unai Iturriaga arituko dira kantuan Ederki elkartean. Afariko menua honakoa izango da: piper beteak, txipiroiak tintan, txahal saiheskia, postrea eta kafea. Sarrerak dagoeneko agortuta daude.
