Albisteak

Bertsoen bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko “Adin adin” egitasmoa azaroan Zestoako San Juan Egoitzan izango da

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko “Adin adin” egitasmoa laugarren urtez martxan da. Egitasmo horren helburua bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzea eta adinekoek gaitasun psikoemozionalak lantzea dira.

Gaur egin da “Adin adin” programaren lehen saioa Lazkaon, eta azaroaren amaierara arte Gipuzkoako 14 zentrotatik pasako da egitasmoa. Azaroaren 24an Zestoako San Juan Egoitzan Eneritz Artetxe eta Xebastian Lizaso bertsolariak izango dira. Antolatzaileek iragarri dutenez 11:00etan hasiko da saioa San Juan Egoitzan.

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak adierazi duenez, orain arte egindako bideak erakutsi du ekimenaren arrakastaren “gakoa” adinekoen “parte-hartzea bultzatzean” datzala, batetik eta beraien arteko harremana “hobetzean” bestetik. Egoitza bakoitzera bi bertsolari joaten dira, ahal bada eskualdekoak, ezagutzagatik, bi belaunaldi ezberdinetakoak eta gizonezko eta emakumezko bat izatea ere ahalbidetzen da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide